MOTORE URRITASUNA



        Zer da motore urritasuna?

Gorputz koordinazioaren alterazioari deritzo, non, gorputz atal batean pairatzen duen anormaltasun iraunkorra da. Lesio horren ondorioz ez dute mugikortasunik edota mugikortasun partziala dute, ondorioz, ez dira gai bere ikaskideek egiten dituzten jarduerak burutzeko. Zergatik dute motore urritasuna? Jaio aurretik, erditzean edota bizitzan zehar jasotako lesioen ondorioz.

Gorputza atal baten edo gehiagoren paralisia edota gorputz atal baten edo gehiagoren paralisi arina edo osatugabea edukitzea gerta daiteke eta nerbio sisteman, hezur artikulazio sisteman edota gihar sisteman izan dezake afekzioa:

Paralisia:

· Monoplexia: gorputz adar bakar (hanka edo besoa) baten paralisia.

· Hemiplejia: gorputz atal baten paralisia.

· Paraplejia/diplejia: bi hanken paralisia.

· Tetraplejia: lau gorputz adarren paralisia.

Paresia:

· Monoparesia: gorputz adar bakar baten paralisi arina edo osatugabea.

· Hemiparesia: gorputz atal baten paralisi arina edo osatugabea.

· Paraparesia/Disparesia: bi hanken paralisi arina edo osatugabea.

· Tetraparesia: lau gorputz adarren paralisi arina edo osatugabea.
 
Zeintzuk ezaugarri ditu motore urritasunak?

Gorputzeko sistema baten funtzionamenduaren anomaliak desberdinak dira pertsonaren ezaugarrien arabera edota lesioaren mailaren arabera. Hala nola, lesioa pertsonaren adinaren arabera ere aztertu behar da.
Motore urritasunaren ezaugarri orokorrak ondorengoak dira:

· Mugimendu sinpleak nahiz konplexuak egiteko orduan zailtasunak eta ezintasunak izan ditzake.

· Edozein adinetan eman daiteke eta edonork pairatu dezake motore urritasuna.

· Taldean aritzeko orduan zailtasunak nabariagoak dira, motore urritasuna daukan pertsonaren garapena mugatuta dagoelako eta, beraz, bere lesio mailaren arabera ezin ditzake burutu jarduera batzuk.

       Nola jakin dezakegu haur batek motore urritasuna duela?
       Mugimenduak egiteko zailtasunak edota ezintasuna pairatzen duenean berehala konturatuko gara. Mugimendu errazak ere ezingo ditu egin eta zailtasun edota ezintasunak izango ditu bere ikaskideen erritmora heltzeko ere. Mugimendu orokorrean edota motrizitate finean dituen ezintasunak izango dira seinaleak (marrazki-objektuen manipulazio eza, irakurketa-idazketa prozesuan normala baino zailtasun gehiago..).
Zein da irakasle edota eskolaren esku hartzea?
Haurrak urritasun motorea duela egiaztatu ondoren unean uneko esku hartze egokia bultzatu behar dugu bere  premiak asetzeko eta bere urritasunarekin ondo bizi dadin. Ikaskideek ere haurraren desberdintasunak ulertu behar dituzte eta horretarako irakasleak errespetuzko giro ona bultzatuko du, non, ikaskideen laguntza ere sustatuko du.
Esaterako, aztertu dugun kasuko haurrak hitz egiteko eta mugitzeko zailtasunak zituenez gero komunikazio sistema desberdinen beharra zuen: SPC edota Misnpea izenekoa adibidez. Haurrak bere emozioak eta nahiak adierazteko irudi eta keinu bidezko komunikazioa erabiltzen zuen. Horretarako, irakasleen inplikazio aparta azpimarratu behar da zeren eta unean uneko komunikazio sistemak sortzen aritu dira. Hala nola, power pointa ere erabili dute ikaskideen inplikazioa bultzatuz, non, ikaskideek teknologia berrietan elikatzeko aukera izan dute eta ikasgaietan ikasitakoa are gehiago barneratu dute.
Argi dago irakasleen edota eskolaren inplikaziorik gabe ez dagoela zer eginik. Izan ere, haurraren ezaugarriak eta beharrak aztertzeko eta hauei erantzuteko berritzegunearen, gurasoen, logopedaren, ikaskideen eta beraz, komunitate osoaren elkarlana bultzatu behar da.

Beharrezkoa da, nola ez, haurraren beharrak asetzeko material desberdinak eskaintzea. Hala nola, gelan esertzeko aulkia, lurrean esertzekoa edota zutik egotekoa, taka-taka eta abar. Gainera, hainbat teknologia berri erabili daitezke irudi bidezko komunikazioa burutzeko, adibidez, SPC edota Minspea izeneko baliabideak ere badaude, non, haurrek beraien emozioak eta desirak transmititzeaz gain gatazka kognitiboak lantzeko aukera ere badute. Haurrek ordenagailuen bitartez, arbela digitalaren edota power pointen bitartez ere jarduera asko burutzeko aukera izan ditzakete. Ikasgelako txokoen antolaketa ere egokitzea komeni da, haurraren beharren arabera erraztasunak emateko.

Jolas aproposenak haurraren adinaren eta lesio mailaren araberako mugimendu jolasak izango dira. Gorputz atal bat edo bestea mugitzera bultzatzen dituzten jolasak (paper hegalaria, gorputz atalen abestiak..), edota aurpegiko muskuluak mugitzera bultzatzen dituztenak: barre egitea, bokal batekin esaldia esatea eta abar. Erlaxazio jolas edota ariketak ere oso garrantzitsuak dira, non, lurrean erlaxatuta daudela gorputz mugimendu erlaxatuagoak burutu ditzakete.

      Zein jarrera azaldu beharko luke irakasleak gurasoekiko?

Irakasleak gurasoekin harreman estua eta ona bultzatu behar du. Haurren beharrak asetzeko ezinbestekoa da bien arteko elkarlana ematea, non, bien arteko informazio trukaketaren bitartez haurraren beharrak hobeto identifikatuko eta asetuko dituzte. Guztion arteko inplikazioa eta talde lana egon ezean zaila izango haurraren beharrei egokiro erantzutea.
      Zer ebaluatu beharko luke irakasleak?

      Haurraren mugimenduen progresioaz eta bere gatazka kognitiboetan duen eboluzioaz gain, bere ikaskideekin duen elkarlana ere ebaluatu beharko luke. Haurraren komunikatzeko gaitasuna ebaluatzeko, adierazteko duen gaitasuna eta bere garapen maila hartuko dira kontutan. Horrez gain, ulermen gaitasunak ebaluatzeko bere adinari eta garapen mailari dagozkion  helburuetan oinarritu behar da.
       Zer nolako jarrera izan beharko luke eskolak edota beste irakasleek?

Eskolako komunitate osoak eta bera baita beste irakasleek ere, haurraren beharrak asetzeko bidean inplikatu behar dira. Gai horren inguruan formazioa jaso behar dute eta haurraren beharrak asetzeko talde lanean aritu behar dira. Hala nola, eskolako beste haurrekiko ere sentsibilizazioa eta ulermena bultzatuko dute gai hauek landuz eta errespetua eta laguntasuna bultzatuz.
       Nola motibatu dezakegu motore urritasuna duen haur bat?

Ikasgelan eta ikas komunitatean giro ona sortzea da lehen egin beharra, horrela, haurrari ere sentsazio positiboak helduko zaizkio. Haurraren lorpenak edota indarguneak goraipatu eta indartu behar ditu irakasleak, uneoro haurra motibatuz eta frustrazioen aurrean animoak emanez. Haurrak progresioak egiteko baliabide egokiak eskaini behar zaizkio zeren eta ezagutzak barneratzeaz gain jarrera positiboa lantzeko aukera izango du. Horrez gain, ikaskideekin jarduerak burutzeko aukera zabala luzatzea komeni da zeren eta ikaskideen laguntasuna eta partaidetza oso garrantzitsuak dira haurraren auto-estimua indartzeko eta gustura sentitzeko.
          Material osagarria

          ELKARTEAK ETA WEB ORRIAK
  • ASEM Enfermedades neuromusculares Ver
  • ASPACE FEDERACION Ver
  • Aspacegi Ver
  • ASPAYM. Lesionados medulares Ver
  • Ayudas Técnicas, habilitación y diversidad Varios. Conserjería Educación. Murcia Ver
  • CEAPAT Ver
  • CONFEDERACION ESPAÑOLA DE PERSONAS CON DISCAPACIDAD Ver
  • FEBHI. Federación Espina Bífida Ver
  • FEDACE. Federación Daño Cerebral Ver
  • FUNDACION ALPE. Acondroplasia Ver
  • RINCON DE LA COMUNICACION AUMENTATIVA Ver
  • TE MUEVES Ver
  • VIDA AUTONOMA E INDFEPENDIENTE Ver
         KONTZEPTUALIZAZIOA
  •  ¿Qué significa la discapacidad hoy? Cambios conceptuales LA CONCEPCIÓN DE DISCAPACIDAD EN LOS MODELOS SOCIALES Miguel Ángel Verdugo Alonso Ver
         EZAUGARRIAK ETA SAILKAPENAK
  • Distrofias musculares de Duchenne y Becker Ver
  • Enfermedades neuromusculares Ver
  • Espina Bifida. Información general Ver
  • Guía para la atención de alumnos con discapacidad motórica. [lehenengo atala] Ver
  • Hezkuntza premia bereziak:mugimenduzko ezgaitasunaduten ikasleak.Garun-paralisia duten ikasleen premiei hezkuntza erantzuna emateko gidaliburua Ver
  • La lesion medular Ver
  • Lesión cerebral traumática Ver
  • Un nuevo hotrizonte. Guia de la acondroplasia Ver
 
          EBALUAZIOA ETA HPB
  •  Guía para la atención de alumnos con discapacidad motórica. [lehenego zatia]Ver
  •  NEEs derivadas de la discapacidad física Ver
 
          BALIABIDEAK ETA LAGUNTZA TEKNIKOAK
  • CATALOGO CEAPAT Ver
  • EGOKITZAPENAK1.ppt Ver Descargar
  • Hezkuntza premia bereziak:mugimenduzko ezgaitasunaduten ikasleak.Garun-paralisia duten ikasleen premiei hezkuntza erantzuna emateko gidaliburua [2. zatia eta eranskinak] Ver
  • ¡Pregúntame sobre la accesibilidad y ayudas técnicas! Ver
  • Recursos materiales para alumnos con necesidades educativas especiales ligadas a un déficit motor Ver  
  • SISTEMA ALTERNATIBOAK.ppsVer Descargar
  • Tecnologías de Ayuda y Sistemas Alternativos de Comunicación en la Atención Precoz y la Escolaridad Obligatoria. Ver
          ESKU HARTZEA
  • Aspace. Servicio de atención temprana Ver
  • ATENCIONEDUCATIVAENPC.pdf Ver Descargar
  • Calidad de vida y atención de calidad en el alumnado con discapacidad física D. Javier García Elizetxea y D. Jose Mª Uria Uriarte 2003 Ver
  • Consejos Articulo de Uria.pdf Ver Descargar
  • Desde nuestra experiencia apostamos por la inclusion sin duda_grande.pdf Ver Descargar  
  • Guía práctica para la igualdad de trato en el empleo- F. ONCE Ver
  • Hacia una educación inclusiva: el caso de los alumnos con parálisis cerebral. Marta Badia i Corbella Ver
  •  La vida segun nosotros_El diario Vasco_Javi_Aitor_Inma.pdf Ver Descargar  
  •  Motore_Urritasuna_Eusko_Jaurlaritza_.pdf Ver Descargar  
  • Ni mas ni menos Ver
 
          FAMILIA
  • Familia y discapacidad. M Pilar Sarto. Universidad de Salamanca Ver
          WEB GUNEAK
         ASPACE elkarteen helbideak:

o   ASPACE
C/ Pintor Vicente Abdreu, 7 - Dpto. 1
01008 Vitoria. Álava.
Tel.: 945 24 59 60. Fax: 945 22 55 50 asociacion@aspacealava.org

o   ASPACE
C/ Camino de Illarra, 2
20018 San Sebastián. Guipúzcoa
Tel.: 943 21 60 55. Fax: 943 21 96 95
o   ASPACE
C/ Máximo Aguirre, 18 Bis 5º
48011 Bilbao. Vizcaya
Tel.: 94 441 47 21. Fax: 94 441 46 79


 

No hay comentarios:

Publicar un comentario