ARRETA GABEZIA

 
ZER DA ARRETA GABEZIA?

      Ikasleek klasean arreta matentzeko zailtasunak izateari deritzo. Jatorri neuro-biologikoa iza ohi du eta 3 ezaugarritan bereizten da: arreta falta, hiperaktibitatea eta inpultsibitatea.

      Arreta faltari dagokionez, normalean hiperaktibitatearekin lotzen da nahiz eta ez beti batra joan. Haur hauek arreta eta kontzentrazioa matentzeko zailtasunak izaten dituzte.

      Hiperaktibitatea duten haurrek jarreraren alterazioa da, hau da, haurrak ezin du geldi egon eta etengabe mugitzen aritzen da. Hiperaktibitatea 4-5 urte artean atzematen da, mutiletan batipat, eta ez da adinaren arabera desagertzen.

      Haur inpultsiboek, aldiz, ekintzak pentsatu gabe egiten dituzte. Hau da, ez dute ondorioetan pentsatzen eta askotan ondorioak txarrak izaten dira.

      Ondorengo bideo honetan oso ondo agertzen dira AFN-H duten ikasleen ezaugarriak:





EZAUGARRIAK

       Aurretik aipatutako edozein sintomak, arreta falta, hiperaktibitatea eta inpultsibitatea, eragina dauka haurraren ikaste prozesuan, baita arlo akademikotik kanpo izango duen bizitzan ere. Arreta gabezia duten haurrek partaidetzarako eta harreman sozialetarako zailtasunak izaten dituzte, beraien ezaugarriak direla tarteko. Ikasgelako erritmoa jarraitzea kostatzen zaie eta autokontrolatzeko zailtasunak ere izaten dituzte. Sintoma hauek honako ezaugarriak dituzte:

           Arreta gabezia:

Haurrek arreta eta kontzentrazioa mantentzeko zailtasunak dituzte.

Ekintzak bukatzeko zailtasunak dituzte eta ez diuzte instrukzioak jarraitzen.

Zailtasunek dituzte antolatzerako orduan.

Objetuak galtzeko joera dute.

Zerbaiti buruz denbora askoz pentsatze egoteko zailtasunak dituzte.

          Hiperaktibitatea:

Ezin dira geldirik egon eta eserlekutik etengabe atxatzen dabiltza.

Deseroso daudenean ezin dute jarrera mantendu eta korrika edota saltoka ibiltzen dira.

Jarduera lasaieta egoteko ere zailtasunak dituzte.

Mugimendu koordinazio zailtasunak dituzte.

Asko hitz egiten dute.

           Inpultsibitatea:

Pentsatu baino lehen egiten dituzte gauzak.

Oso azkar hitz egiten dute.

Txandak mantentzeko zailtasunak dituzte eta elkarrizketak eteteko joera dute.

Zailtasunak dituzte ekintzen ondorioak zeintzuk diren jakiteko. 
 
     Arreta gabezia duten haurrek partaidetzarako eta harreman sozialetarako zailtasunak izaten dituzte, beraien ezaugarriak direla tarteko. Ikasgelako erritmoa jarraitzea kostatzen zaie eta autokontrolatzeko zailtasunak ere izaten dituzte.


   HEZKUNTZA ESKUHARTZEA

      Arreta gabezia izan ohi duten haurrak laguntza gelara eraman izan dira, taldekideei oztopatzen zietela pentsaturik eta gelako giroa lasaitzeko helburuarekin. Akats izugarria izan da erabaki hori hartzea zeren eta haur hauek arreta mantentzeko edo kontzentratzeko zailtasunak dituzte eta partaidetzarako beste haur batzuek baino zailtasun handiagoak dituzte. Beraz, ikasle hauek ikasgelan gainerako ikaskide guztiekin batera ikas dezaten bultzatzea behar da, horrela, ez dira beste ikaskideengandik urrun sentituko eta ikasgelako beste partaide bat moduan sentituko dira. Ikaslea protagonista sentituko da eta konturatuko da irakaslearentzat ere bera garrantzitsua dela, kontrakoan(laguntza gelara eramanez gero) baztertu egin dutela sentituko baitu. Ikasgelan gainerakoekin egoteak bere autokontzeptu eta autoestiman ere positiboki eragingo du eta ondorioz bai partaide izateko eta bai taldekideekin harremantzeko seguruago eta gusturago sentituko da.

     Arreta gabezia duten haurrek irakasleak transmititzen dizkien eduki eta helburuak jasotzeko eta informazioa antolatzeko zailtasunak dituzte. Gainera, pertsonen arteko harremanetarako ere zailtasunak izango dituzte, alde batetik oroimen arazoak izango dituztelako, hots, pertsona batek esaten duena beranduago nahiz momentuan bertan oroitzeko zailtasunak eta beste alde batetik, bere aurrean azalpenak ematen ari zaizkion bitartekoari erantzuteko zailtasunak, denbora tarte horretan pentsamendua nahi izan gabe ere, beste leku batean izan duelako.

     Arreta gabezia eskolan identifikatzeko orduan irakasleagoak erabiltzen duen txantiloia:

 
EDAH (Arreta defizita eta hiperaktibitatea)
 
IKASLEA:                               JAIOTEGUNA:
 
IKASTETXEA:                        MAILA: 
 
EGUNA: 
 
IRAKASLEA:                                                              ARLOA:
 

Erantzun ezazu portaeren maiztasuna kontutan hartuz
 
Inoiz
Gutxitan
Sarri
Askotan
 
 
0
1
2
3
 
 
ZUZENKETA
 

1
Gehiegizko egonezin motorea du
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

H

2
Ikasteko zailtasunak ditu
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
DA
3
Sarritan molestatzen ditu beste umeak
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
H
4
Erraz distraitzen da; arreta eskasa azaltzen du
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
DA
5
Bere eskaerei berehala erantzuna ematea eskatzen du
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
H
6
Jarduera kooperatiboetan zailtasunak ditu
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
TC
7
Bere munduan egoten da
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
DA
8
Bukatu gabe uzten ditu hasitako lanak
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
DA
9
Ez dago taldean onartua
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
TC
10
Ez ditu erroreak onartzen eta besteei botatzen die errua
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
TC
11
Egoera desegokietan egiten du oihu
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
TC
12
Bere erantzunetan harro azaldu daiteke, errespeturik gabe.
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
TC
13
Etengabe ari da mugitzen; ez daki lasai egoten.
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
H
14
Edozein gauzarengatik haserretzen da edo hasten da borrokan
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
TC
15
Jenio txarra azaltzen du noiznahi
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
TC
16
Ez ditu ondo ulertzen arauak, jolas garbia
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
TC
17
Oldartsua da (inpulsiboa), errez haserretzen den horietakoa
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
H
18
Gaizki konpontzen da bere kide gehientsuenekin
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
TC
19
Errez eteten dira bere esfortzuak; ez da konstantea.
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
DA
20
Gaizki hartzen ditu irakaslearen esanak
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
TC
 
Hiperactividad
Déficit de atención
Hiperactividad Déficit de atención
Trastorno de conducta
Tutorea
 
 
 
 
Ingelesa
 
 
 
 
Musika
 
 
 
 
Soinketa
 
 
 
 
Etxekoa
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

H

DA
TC
H+DA
PD
 
 
 
 
ZENTILA
 
 
 
 

















 
     Horrez gain AULA izeneko programaren bitartez ere haurraren diagnosi zehatza burutu genezake:

 
INFORMAZIO OSAGARRIA
  • Arabako Arreta Gabezia eta Hiperaktibitatea duten Umeen eta Helduen Elkartea
http://www.anadahi.es/
  • ARRETA GABEZIA ESKUARTZEA
http://cmapserver.unavarra.es/servlet/SBReadResourceServlet?rid=1HYRRDKR4-26SH31Y-1RL&partName=htmltext
  • IRUTXULO
http://irutxulo.hitza.info/2012/05/10/%EF%BB%BFarreta-gabezia-eta-hiperaktibitatea-aztergai-izango-dituzte-kursaalen/
  • ELKARRIZKETA
http://www.eitb.com/eu/audioak/osoa/882016/arreta-gabezia--hiperaktibitatea--faktoria/
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario