IKUSMEN URRITASUNA

ZER DA IKUSMEN URRITASUNA?

      Ikusteko urritasuna pertsonaren ikusmenaren galera larria da eta 1/10tik erabateko galerara doa [0]: Begia itsua dela esan daiteke [definizio legala] bere ikusmen zuzena 1/10 [0,1] denean, edo ikusmen eremua 10 graduetan murrizten denean. Ikusmen Urritasunak ikusmenaren zorroztasunean eta ikus-eremuan muga bat izatea suposatzen du: Ikusmenaren zorroztasuna (Zehaztasun oso kontrastatuak urrunetik bereizteko gaitasuna da; argitasun eta gardentasunez formak bereizteko gaitasuna. Gaitasun honetarako eragina izan ditzaketen faktoreak: distantziak, argitasunak, kontrasteak …) eta Ikus eremua (Pertsonak begirada leku batean finkatzen duenean ikusmenak barru hartzen duen luze-zabala da). Hiru mota bereiz daitezke: jaio aurrekoa (Glaukoma, sortzetiko kataratak, herentziazko rinitisa), jaiotzarekin lotutakoa (retinopatia) eta jaio ondorengoa (kornean zauria, erretinaren desprendimendua).
EZAUGARRIAK

      Bi maila bereizten dira: itsutasuna eta ikusmen urria edo ambliopia:Itsutasuna (ikusmen gaitasunik ez) eta anbliopia (ikusmen gaitasuna bai, gaitasunean urritasuna, arrastoak). Sailkapen honen arabera kategoria hauek bereiz daitezke:

       o   Itsutasuna:

■ Erabateko itsutasuna: erabateko ikusmenik eza edo argiaren hautemate soila.

■ Itsutasun partziala: itsutasuna, baina ikusmen hondarrak [argirantz orientatzeko eta masak hautemateko.

       ○   Ambliopia:

■ Ikusmen urri larria: ikusmen-hondarrak bolumenak zehazteko eta koloreak bereizteko aukera ematen du.

■ Ikusmen urri moderatua: hurbileko ikusmenak tintaz idatzitakoa irakurtzeko eta tintaz idazteko aukera ematen du, eskolatze-garaian, laguntza pedagogikoak eta/edo optikoak jasoz gero.

      Curriculum espezifiko bat daukate non ikusmen urritasuna daukaten haurrek ikaskuntza espezifiko batzuk bereganatu behar dituzten beraien beharrengatik. Curriculum hori hiru esparrutan banatzen da: orientazioa, mugikortasuna eta egunerokotasuneko gaitasunak, bir-hezkuntza bisuala eta tekniken ikaskuntza eta materialaren erabilera.

     Nola detektatu dezakegu ikusmen urritasun kasu bat?
 
     Hiru esparru ezberdinetan fija gaitezke: begien itsura (begi okerrak …) begiekin zerikusia daukaten kexak (buruko mina, mareoak, begietako hazkura etb.) eta jarrera (begiratzeko burua mugitu, objektuetara asko hurbildu, objektuekin txokatu, etab).

HEZKUNTZA ESKUHARTZEA

       Baliabide pertsonalez gain, ikastetxeak itsutasunari dagozkion material espezifikoak eskaini beharko dizkio ikasleari, eta kontuan hartu beharko ditu oztopo arkitektonikoak. Oso garrantzitsuak dira curriculumaren arloetarako laguntza-material espezifikoak eta idatzizko hizkuntzara iristeko material espezifikoak : braile sistema: (ukimenaren bidez idazteko eta irakurtzeko sistema da, erliebean dauden sei punturen konbinazioan oinarrituta) eta egokitzapen tifloteknologikoa (egokitzapen hauek ikusmen ukimen eta entzumen arloetakoak dira eta irakurtzeko gaitasunari laguntzen dioten baliabide teknikoen bideaz gauzatzen dira.

     Tutorea (familiarekin harremanetan egongo da), pedagogia terapeutikoko irakasleak edo laguntzarako irakasleak (normalean, ikusmen urritasuna duten ikasleen kasuan, ez da beharko era honetako irakasleen esku-hartze zehatza), irakasle ibiltaria (Baliabide Zentroko irakasle espezifikoak (lan espezifikoa egiten, eta ikusmen-ezintasuna duen ikasleak behar dituen material teknikoak eta didaktikoak tutoreari ematea da bere ardura), profesional anitzen taldeak (alderdi orotan aholkularitza eskainiko dio irakasle tutoreari. Errehabilitazio Teknikaria, Orientazio eta Mugikortasun Espezialista, Material tifloteknikoetako teknikaria edo Braillen aditua) eta baliabide zentroko irakasle espezifikoak (ikusteko urritasuna duten ikasleak hezkuntzan barne hartzea (inklusioa) lortzea da beraien helburua)

       Irakasleak ebaluatu beharko lituzkeen esparruak:

       Ikusmena urritua duten ikasleak zein diren jakiteko bi ebaluazio mota egin beharko dira:

             o Ikusmen funtzionala: horrela erabakiko ditugu ikasleak behar dituen laguntzak. Laguntza zerbitzuek eramango dute aurrera ebaluazioa.

             o Ebaluazio sozio pedagogikoa: Sistemikoa izan beharko du, ahalik eta elementu gehien kontutan har daitezen.

       Ebaluazioa integrala, globala eta sistemikoa beharko du izan, garapen arlo guztiak kontutan hartuz:

             o Garapen psikomotorra.

             o Garapen Kognitiboa.

             o Pertzepzioaren garapena.

             o Komunikazioa eta hizkuntza.

             o Garapen soziala.

      Zein izan beharko da irakaslearen jarrera gela barruan?
      Irakaslearen hizkera zehatza eta adierazgarria, saiatu ahozko jarraibide oso zehatzak ematen, arbelean idazten den guztia ahotsez azaldu eta ikasgelan erakusten den informazio bisualarekin ere gauza bera egin], gure gestua ahozko adierazpenekin lagundu, kontzeptuak aurkezterakoan, xehetasunetik orokortasunerako bidea egin, hitzen esanahia ziurtatu, esanahia osoa duten kontzeptuak ziurtatu, irakasleak ez du inoiz argiari bizkar emanez jarri behar; haur itsua gelan integratzeari begira, ikaskideei haur horren arazoari eta horri laguntzeko moduei buruzko informazioa eman beharko du, haur itsuaren kokalekua malgua izango da (atazaren arabera aldatzeko aukera izan dezan), gelako altzariak ez mugitu beharrezkoa ez bada, hitzez edo ukimenaren bidezko errefortzuak eskaini, denbora gehiago eman lanerako eta azterketak egiteko, informazioa jasotzeko eta idazteko denbora gehiago behar dutelako.

       Zein izan beharko litzateke gurasoekin daukagun jarrera?
      Oso garrantzitsua da gurasoekin harreman estua izatea eta informazio trukaketa jarraia izatea. Haurraren urritasuna eskolan dagoen bitartean detektatzen bada, ezinbestekoa izango da familiari behar duen laguntza ematea eta egoeraren gaineneko garrantziaz ez traumatizatzea. Familiako partaide guztien inplikazioa ezinbestekoa izango da haurraren ikaskuntza prozesu positibo bat lortzeko.

      Eskolako beste pertsonak sentsibilizatzea ezinbesteko lana izango da. Horretarako oso garrantzitsua da informazioa ematea eta ikusmen urritasuna duen haur baten berezitasunak argi ustea, horrela haur hauen beharrak ezagutuko dituzte eta laguntza ematea errazagoa izango da. Adibidez pasiloetatik edo jolastokitik mugitzen laguntzea etab.

INFORMAZIO OSAGARRIA
         
          KONTZEPTUALIZAZIOA
  • 1 kontzeptuak.pps Ver Descargar
  • D. Aguilera Cano, C. Castaño Blazquez y A. Pérez Ballesta."Necesidades especiales educativas del alumnado con discapacidad visual". 
  • Guia para la educacion educativa de alumnos y alumnas con déficit visual_ parte 1.pdf
    Ver Descargar
  • Interedvisual, 2002."Adaptaciones a currículo para el alumnado con discapacidad visual grave".
  • La deficiencia visual. [ 6. orr. Arte] Ver
  • La deficiencia visual.pdf Ver Descargar
      EBALUAZIOA ETA HEZKUNTZA BEHARRAK
  • Alumnos con discapacidad visual. Necesidades y respuesta educativa [11 orrialderate] Ver
  • Guia para la educacion educativa de alumnos y alumnas con deficit visual_ parte 1.pdf
    Ver Descargar
  • Diagn_funcional-aula.pdf Ver Descargar
  • Discapciad vidual y nees_rafa mendia.pdf Ver Descargar
  • Educación inclusiva: Personas con discapacidad visual Ver
  • guia para la atencion educativa de los alumnos y alumnas con DV_ evaluacion y NEEs.pdf Ver Descargar
  • NEEs del alumno con discpacidad vidual.pdf Ver Descargar
  • NEES_Pablo martin adanrade.pdf Ver Descargar

          ESKU HARTZEA
  • Accesibilidad para personas con ceguera y discapacidad visual Ver
  • Adaptaciones curriculares Ver
  • Adaptaciones de acceso al currículo escolar Ver
  • Alumnos con discapacidad visual. necesidades y respuesta educativa [14-18orr/ 72orr] Ver
  • Alumnos con discapacidad visual. necesidades y respuesta educativa [14-18orr/ 72orr] Ver
  • Atención temprana Ver
  • Autonomia personal Ver
  • Braile virtual Ver
  • DEPORTES PARA CIEGOS Y DEFICIENTES VISUALES Ver
  • Discapacidad visual y sordoceguera [18-32 orr] Ver
  • El acceso al currículo. Adaptaciones curriculares. Ver
  • El niño ciego en la escuela. Atención a la diversidad Iniciación al braile.Ver
  • El niño ciego en la escuela. Atención a la diversidad Iniciación al braile . [46 orrialdea: “Recomendaciones prácticas que facilitan la intervención del profesorado en el ámbito escolar integrado “ kapitulua Ver
  • En los zapatos de los niños ciegos. Lucerga Revuelta,R. (2004). Madrid, ONCE Ver
  • Guía para la Atención Educativa del Alumnado con Ceguera y Deficiencia Visual [13-18 orr] Ver
  • IÑIGO ENTRE NOSOTROS.pdf Ver Descargar
  • Sistema braile Ver
         FAMILIA TESTUINGURUA
  • Textos didácticos. Guía para padres y madres de niños ciegos Ver
  • VIVENCIAS CON NUESTRO HIJO.pdf Ver Descargar         
         BALIABIDEA ETA HELBIDE INTERESGARRIAK
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario