ARRISKU SOZIALA

DEFINIZIOA

     Gizabanako batzuen kasuan beraien inguruneko ezaugarri eta baldintzak direla eta sozialki baztertuak izateko arriskua izaten dute. Familiako, ingurune hurbileko, auzoko… ezaugarri edo baldintzengatik, gainontzeko ikasleengandik baztertuak izateko arriskua izaten dute. Beraz, oso garrantzitsua da komunitate osoaren partaidetza haurraren premiak asetzeko, baita oinarrizko premiak ere: jana, afektua, higienea edota osasuna, heziketa eta abar.

 
EZAUGARRIAK
        Arrisku sozialean dauden haurrak, haur abandonatuak, tratu txarrak jaso dituztenak, droga-menpekotasunarekin harremanak izan dituztenenak… dira. Ikasle askok auto-estimu baxua izaten dute, ikasketekiko interes eza erakusten dute, asistentzi falta handiak direla tarteko, baina kasu guztietan ez da ala izaten. Ikaslearen auto-estimua ez dago gelako giroaren menpe bakarrik, alegia, ikaskideek iraintzen dutenaren, baztertzen dutenaren… menpe. Izan ere, ikaslearen auto-estimuan irakaslearen eta familiaren paperak garrantzia handiagoa du.

            Egoera jakin batzuetan inguruneak ikaslearen premiei estimulu edo erantzun egokirik ez ematea gerta daiteke eta beste batzuetan garapenean eragina izan daiteke. Adibidez, irakurketa eta mintzairan atzerapenak direla eta..hau, baliteke haurraren kargu dauden pertsonek estimulatu ez dutelako gertatzea. ().

HEZKUNTZ ESKU HARTZEA

         Tutorearen lana oso garrantzitsua da arrisku sozialean dauden haurrak identifikatzerako orduan. Irakasleak erabaki batzuk hartu beharko ditu eta familia eta beste profesional batzuekin elkarlanean aritu beharko du. Irakasleak erabakiren bat hartu baino lehen, ikerketa lanak egin behar ditu: ikasleak klasean izango dituen jarrerak, higienea, klasera ez etortzea, klasera jan gabe etortzea… arrisku sozialean egon daitekeen pistak izan daitezke. Irakasleok ez bagara ere egoera horren erantzule, zeregin handia dugu haurrari behar adina laguntza ematen. Azken finean, ikastetxeak segurtasuna eta zoriontasuna eskaini behar die. Beraz, irakaslea biziki inplikatu behar da eta enpatikoa eta malgua izan behar du. Gelan giro atsegina egotea bermatu behar du.
 
Creo que, en el aula, surge una gran cantidad de situaciones en las que los sentimientos están enredados, y son estas situaciones las que debemos aprovechar para darles tratamiento educativo. Por ejemplo: mojar la cama puede ser un signo de salud, un síntoma de un problema emocional, una respuesta del cuerpo a un conflicto, una solicitud de ayuda, una resistencia a la dureza de la vida. Seguramente quiso expre­sar algo y no supo de otra forma. Comprender los sentimientos del niño, hablar de sus dificultades, preguntarle si quieren superarlo, y ayudarles a hacerlo, éste es el camino de respeto que lleva a la autonomía.

El silencio sobre algunos acontecimientos produce angustia. El lenguaje es el principal vehículo de expresión y de toma de conciencia sobre nuestros sentimientos. Afortunadamente, «el lenguaje nos permi­te poner en limpio lo que sabemos confusamente». (MARINA, 2000).


Atando sentimientos con palabras.2004 Cristóbal Gómez Mayorga
 
          Arrisku sozialean dauden ikasleek familia eredu anitzak izango dituztenez gero, oso garrantzitsua da gelan hauek lantzea eta hauekiko interesa bultzatzea (kulturak, hizkuntzak, ohiturak..). Azken finean, gizarte demokratiko eta pluralean bizi gara eta denok ditugu eskubide berdinak.
     Kasu batzuetan, ikaslearen egoeraren aurrean nola jokatu ez dakigunean, gizarte zerbitzuei laguntza eska geniezaieke. Beste kasu batzuetan ordea, egoera batzuk, ikasleen ongizatea arriskuan jar dezaketenez gero, hoberena irakasleak familiarekin bilera bat egin eta egoeraz hitz egitea litzateke: egoerari buelta emateko irtenbideak bilatuz. Ezin denean irtenbiderik aurkitu, gizarte langileak bideratuko du egoera eta irakasle, orientatzaile, psikologo… arteko elkarlana bideratuko da. Epaiketaren bat dagoenean epailea izango da umearen ongizatea bermatu beharko duena.

     Familia askorentzat eskola ez da garrantzitsua haurraren garapenean eta diru laguntzak jasotzeko edota haurra uzteko tokia da. Ondorioz, garrantzitsua da irakasleak familiari konfiantza azaltzea eta horrelako pentsamendu edota egoerei buelta ematea. Horrez gain, irakasleak ikaskideen eragina positiboa izan dadin bultzatu behar du zeren eta hauen laguntasunaren bitartez arrisku sozialean dauden ikasleen auto-estimuan eragina izango du.


INFORMAZIO OSAGARRIA

  • Bertrand Tavernierren "Hoy empieza todo" film honetan (1999) argi ikus dezakegu familia "ezegonorrek" pairatzen dituzten oztopoen edota zailtasunen nondik norakoak.

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario