ADIMEN URRITASUNA

  ZER DA?
         AAMR-ek ( American Association on Mental Retardation,1992) proposatutako definizioari dagokionez, adimen atzerapena jada ez da pertsonaren ezaugarria, baizik eta bere adimen funtzionamendu mugatuaren eta inguruaren arteko elkarrekintzaren arteko adierazpena da.  
          Adimen urritasuna ez da norbanakoaren ezaugarri absolutu bat, funtzionamendu intelektual mugatua duen pertsonaren eta bere ingurunearen arteko elkarreraginaren adierazpena baizik. Adimena guztiok eguneroko bizitzako trebetasun funtzional jakin batzuen ikaskuntzan eta burutzapenean ( komunikazioa, norbere zaintza eta ardura, oinarrizko ikasketa trebetasun funtzionalak, lana, aisialdia...) izaten dugun funtsezko gaitasun gisa definitzen da.

         Ondorengo bideoa FUNDACION ONCEk argitaratutako "DISCAPACIDADES HUMANAS" bildumari dagokio, RTVE-k, 2006. urtean egindakoa:

           Adimen urritasun motak:

        Bi adimen urritasun daude: sindrome down eta x kromosoma ahula.

        Down sindromea: 21.kromosoma parean hiru kromosoma agertzearen ondoriozko azaldura genetikoa da. Haurdunaldiaren 16.astean egin daiteken amniozentesiaren bitartez detektatu daiteke. Honen ezaugarria, adimen atzerapena eta bereizgarri fisiko bereziak dira besteak beste.
                                               Troncoso, M.V. (s.d.). 
        
     X kromosoma ahula:nahaste genetikoa da eta gene baten mutazioarengatik sortzen da. x kromosomaren mutur batean gertatzen den gen baten mutazioaren ondorioz ematen da. batez ere gizonezkoei eragiten die ( 1/4000), emakumeen beraien DNAn pasatzen baitute.
                                                                      ATTEM.
Bi horiek izan arren motak, adimen urritasuna duten pertsonak beraien artean oso ezberdinak izaten dira.

EZAUGARRIAK

         Adimen urritasuna duten pertsonek, egunerokotasunaren esparru batean baino gehiagotan gaizki moldatu beharra dago,eguneroko funtzionamenduan laguntza behar izaten dute, komunikazioan, norbere zaintzan, trebetasun sozialetan, ikasketa trebetasun funtzionaletan, aisialdian... hauen funtzionamendu intelektuala batazbestekoaren azpitik egoten da (koefiziente intelelektuala 70 edo 75 baino baxuagoa izaten dute) eta ikaskuntza prozesuetan zailtasunak izaten dituzte. Honek eragina izan dezake ezagutzazko gaitasunetan, mugimenduzkotan, afektibotan, sozialetan eta pertsonartekotan. Adimen urritasuna 18 urte bete aurretik agertzen da.

        Nondik dator?
  • Baldintzapen genetikoetatik
  • Haurdunaldiko arazoetatik (prenatal)
  • Jaiotzean arazoak izatetik (perinatal)
  • Osasun arazoetatik (postnatal)

         Detektatzeko orduan kezkatu gaitezkeela edo ez jakiteko hainbat kontu hartuko dira kontutan:

         Burmuinaren gaitasun eza sortzen denean eta pentsatzeko, ikasteko edota arazoak ebazteko garaian arazoak azaltzen direnean konturatu gaitezke. Baita gutxi gora behera autonomo izateko garaia heltzen zaienean, hauek zailtasunak izanen dituzte eta ez dira gai izanen gaitasun hau lortzeko, orduan kezkatu gaitezke eta arazo bat duela detektatu.
        Garapen kognitiboari dagokionez, adimen gaitasunetan atzerapena izaten dute ( erreakzioak, informazioa prozesatzeko garaian,) beraien ikaskuntza prozesuak etenak izaten dituzte, arreta mantentzeko arazoak izan ohi dituzte eta barneratutako informazioa epe laburreko memorian gordetzen dute. Txikiak direnean,adibidez, hizkuntza eta komunikazioaren garapenean ikusmen arazoa dela eta atzerapena izaten dute komunikazioan; hitz egiteko eta ulertzeko.ž

ZEIN DA IRAKASLEAREN ESKUHARTZERIK APROPOSENA?
        Jarduera laburrak proposatu, erantzuteko denbora luzea eman, ahozko hizkuntza errefortzatu egoera naturaletik abiatuta ( jolasak, beharren adierazpena....), matematika eta idatzizko hizkuntza era funtzionalean landu. Hau da, bere bizitza erabilgarriak izango zaizkion edukiak aukeratuz eta erabilera oso praktikoa emanez. Irakasleak klasean desberdintasunen inguruan sentsibilizatzeko ariketa ezberdinak praktikan jartzea komenigarria da, horrela, ikasleak kontzietziatzea lortuko da, denak desberdinak garela ikus dezaten.

        Gurasoak informatuta egon behar dira. gurasoek pertsona hauen gaineko informazio argia eta arrazoitua jasotzea garrantzitsua da. guraso elkarteak oso aproposak dira. gurasoek ikasi behar dute umea behatzen, irakasleekin informazioaren elkartrukea egin ahal izateko, beste seme alaba batzuk tratatzen dituzten bezala tratatu behar dute ume hau. heldua bada, heldua moduan tratatu eta ez haur txiki bat moduan.
        Zeintzuk dira ikasle hauen helburuak eta edukiak ikasgelan?

        Hezkuntzaren helburu nagusia ikasleek proposatzen zaizkien ikaskuntzetan arrakasta izatea da. Lehenik eta behin, garrantzitsuena, haurra ezagutu eta bere premiak zeintzuk diren ezagutzea da eta funtzionaltasun handiago duten helburu eta edukiei lehentasuna ematea.

        Helburuak eta edukiak ikaslearen adin kronologikoari egokitu behar zaizkio, eta hau moldatzen den giro desberdinetan aktiboki parte hartzera bultzatu behar zaie. Funtzionaltasun handiagoa duten helburuei eda edukiei lehentasuna eman, hau da: hizkuntza funtzional bat garatzea, idatzizko hizkuntza ulermen aspektuei dagozkien helburuak eta edukinak kontuan hartzea, matematika arloan funtzionaltasun handiagoa duten helburuen edukiak lantzea, autonomia pertsonalaren garapena ahalbidetzen duten helburuak eta edukiak, batez ere, orientatzeko, elikatzeko, higienerako...eta azkenik prozedurazko edukiei emango diote lehentasuna.

        Haur hauek ahal den neurrian integratu behar dira klasean, ez dira klasetik irten behar klase berezietan egoteko. klase arruntaren barruan jarraitzea gomendatzen da irakasle berezi baten laguntzarekin. Horrela, alde batetik sozializatzeko aukera izango dute eta aldi berean irakasle berezia behar espezifikoei aurre egingo dio. Oso garrantzitsua da komunikazioa, irakasle berezi eta tutorearen artean, haur guztiak ondo garatu daitezen.

        Proposatutako ariketak motibagarriak izan behar dira prozeduran inplikazio zuzena izan dezaten. Horretarako, ezinbestekoa da egokitutako jarduerak planteatzea, eguneroko bizitzan erabilgarriak izango zaizkion ikaskuntzak planteatzea, zuzen eta oker egindakoari buruzko informazioa eman, behar duen laguntza ematea , inbentario ekologiko bat egitea.

        Nola ebaluatu adimen urritasuna duen ikasle bati?

        Ebaluazioan adimen urritasunaren existentzia, aspektu psikologikotan, emozionaletan, fisikotan eta osasun aspektutan izan daitezkeen potentzialtasunak eta mugapenak ebaluatu behar dira eta gero pertsonaren ohiko ingurunean ezaugarriak, bere garapena errazten edo eragozten dutenak zehaztu eta aztertu egin behar dira.

INFORMAZIO OSAGARRIA

          ELKARTEAK ETA WEB ORRIAK  
  • ANFAS Ver  Asociación Navarra en favor de las personas con discapacidad intelectual
  • ATZEGI Ver  Asociación Guipuzcoana en favor de las personas con discapacidad intelectual
  • DOWN ESPAÑA Ver
  • FEAPS Ver Confederación Española de personas con discapacidad intelectual
  •  FEVAS Ver  Federación Vasca de Asociaciones en Favor de Personas con Discapacidad intelectual
  • GORABIDE Ver Asociación vizcaína en favor de las personas con discapacidad intelectual
         EZAUGARRIAK ETA HEZKUNTZA BEHARRAK
  •  DOWN SINDROMEA Ver
  • X-FRAGIL Ver
         ESKU HARTZEA 
  • 12 claves para la autonomía de las personas con síndrome de down Ver
  • DE PADRES A PADRES Ver
  • El alumno con necesidades de apoyo generalizado Ver
  • El desarrollo de las personas con síndrome de down: un análisis longitudinal Ver
  • El libro del bebe Ver
  • Etxeko kontuak Ver ESKUA HARTZEA: HELDUTASUNERAKO IGAROBIDEA
  • Guía para padres y madres (nuevos) Ver ESKUARTZEA: LEHENENGO URTEAK
  • La educacion que queremos Ver
  • Programas de transición a la vida adulta: planteamientos estructurales Ver
  •  SEXUALITATEA Ver Guía para el desarrollo de la afectividad y de la sexualidad de las personas con discapacidad intelectual
  • Sexualitatea eta afektibitatea adimen disgaitasuna duten pertsonengan Ver
  • Zereginen ikaskuntzarako programaren curriculum-esparrua Ver
          FAMILIA TESTUINGURUA
  •  Apoyando a los hermanos Ver
  • Las necesidades de la familia a lo largo del ciclo vital Ver
 
        WEB GUNEAK
        ERAKUNDEEN HELBIDEAK
  • AGUIDOWN. ASOCIACIÓN GUIPUZCOANA PARA EL SÍNDROME DE DOWN
           Pº de Mons, 87; 20015 SAN SEBASTIÁN; Tel.: 943 32 19 26. Fax: 943 67 26 28

  • ž ASOCIACIÓN PRO-SÍNDROME DE DOWN DE ÁLAVA "ISABEL ORBE"
           C/ Vicente Abreu, 7 - Bajo dpto. 11; 01008 VITORIA; Tel.: 945 22 33 00. Fax: 945 22 33 00
           isabelorbe@teleline.es

  • ž FUNDACIÓN SINDROME DE DOWN DE BIZKAIA
           C/ Iparraguirre, 9 - 4º 48009 94 661 12 22; Plaza Nueva, 5 - 1º izq. 48009 94 479 02 84
           down@downpv.org (0-12URTE-Iparraguirre);
           fsdown@downpv.org (13tik aurrera-Plaza   Nueva)
  • ž APDEMA - Asociación a favor de Personas con Discapacidad Intelectual de Alava La Paloma, 1 – Gasteiz Tel: 945 258 988    

  • ž ATZEGI - Okendo kalea, 6-behea, 2004 Donostia Tel: 943 423942admon@atzegi.org admon@atzegi.org


  • Beste erakunde batzuk:
ž Aspace, Futubide, Uliazpi (Gipuzkoa).

  • Sindrome arraroei dagokionez:
žFeder( Federacion de enfermedades Raras) ( Madrid y Sevilla)

http://soniasas.files.wordpress.com/2008/01/adimen-urrit.pdf

No hay comentarios:

Publicar un comentario