IRAKURKETA ETA IDAZKETA ZAILTASUNAK

  • DEFINIZIOA eta EZAUGARRIAK
        Irakurketa eta idazketa zailtasunak haurtzaroko lehen etapan agertzen dira eta hauek landuz hobetzen dira. Sarritan dislexia ere hobetu egin daitekeela uste da baina ez, dislexia bizitza osoan izaten da. Dislexia, umearengan inolako eskasia emozional, sentsorial zen intelektualik gabe irakurketaren eta idazketaren ikaste-prozesuarekin zerikusia duen transtorno bezala definitzen da. Ume hauek ezin dituzte letrak (alfabetoa) behar bezala ikasi, ez dira hitzen osagaiak analizatzeko gai eta horrek irakurketa motela, nekosoa eta akatsez josia dakar (letrak jan egiten dituzte edo antzeko ortografia dutenak, adibidez b eta d, elkarrekin nahastu, ahoskatzeko zailtasunak dauzkate, puntuazio-zeinuekin trabatu egiten dira, hitzak luze samarrak edo zailak direnean irakurketa erabat aldrebesten zaie, etab.).
  • HEZKUNTZ ESKU HARTZEA
     Eskuhartze egokia burutzeko haurrak irakurtzeko eta idazteko dituen zailtasunak sasoiz detektatzea komeni da eta Lehen Hezkuntzako lehen ziklorako irakurketa eta idazketa egokiro bereganatu beharko lukete. Haur hauek alfertzat edota tontokeri zaletzat etiketatuak izan ohi dira, baina inork ez die galdetu ea zer gertatzen zaien. Izan ere, baliteke moribazio falta izatea, etengabe norbaitek errieta egiten diolako haserre egotea eta abar.
Garrantzitsuena, ikaslea ezagutzeko gogoa da eta ikasle konkretu horrek nola ikasten duen ikertzeko grina izatea da; horrela irakatsi ahalko diegu eta. (Rosa Maria Galparsoro Garcia. 2012).
    Beste alde batetik, irakasleak ikasleek irakurtzen eta idazten ikasteko ikaskuntza prozesua ezagutzea eta kontutan izatea komeni da. Askotan ikasleek haur hezkuntzan zein lehen hezkuntzako lehen ziklotan egiten duten akatsak “arazo” bezala ikusten ditugu. Baina, haur hezkuntzako azken urteetan eta lehen hezkuntzako lehen zikloetan batzuetan akatsak egin arren, prozesuaren berezko akatsak izan daitezke eta irakurmena eta idazmena finkatzen doazen heinean desagertuko dira.
 
     Irakurketa zailtasunak dituen haurrari ez diogu behartu behar hasiera hasieratik besteen aurrean irakurtzera zeren eta txarto pasarazteaz gain frustratuta sentituko da eta ez zaio irakurketa gustatuko. Hala nola, bere autoestimua, autokontzetua eta irakurketarako motibazioa biziki desegonkortuko dira. Estrategia egoki bat irakurketa eta idazketa zailtasunak dituen haurren bertuteak agerian ustea izan daiteke, horrela, haurrak bere buruarekko konfiantza gehiago izango du irakurterako orduan ere eta bere ikaskideen babesa ere sentituko du.
     Kasu batzuetan, ahozko hizkuntza eta kontzientzia fonologikoa lantzeko logopeda baten laguntza ere oso garrantzitsua izango da. lehenengo pausoa irakaslearen pentsamendua aldatzea da. Izan ere, ikus dezakegu Mirenen irakasleak ikuspegi tradizional bat duela, besteak beste erabiltzen duen hizkuntzagatik (minimoetara heltzeko, bere inteligentzia normala da...). Luis López de Ciordiak eta Belén Uriarte Larreak 2005eko irakurmen-idazmen zailtasunen I euskal biltzarraren ondoren idatzitako “irakurmen-idazmen arazoak dituen ikaslegoari erantzuna eskola eremuan” artikuluaren arabera metodologia tradizionalean idazketa-idazmena lantzeko ariketen %80a ondorengo lau eremuetan zentratzen dira:
  • Trebetasun isolatuetan: hizkuntza-sistemako hotsak, hizkiak eta hitzak isolatu.
  • Testuinguruarekiko esanahia galtzea ekartzen zuten eginkizun abstraktuegiak eta distortsionatuak burutzen ziren.
  • Kontestu naturaletan erabiltzen ez diren eta ikaslegoari interesatzen ez zitzaizkion irakurgaiak erabili.
  • Ortografia arauak buruz ikasi (Umeengan ahalegin handia suposatzen zutenak).
     Idazketa eta irakurketa modu naturalean ikasi behar den zerbait litzateke, ikasleen interesetatik abiatuta irakatsi beharko litzatekeena. Hau ez da bakarrik idazketa edota irakurketa zailtasunak dituen haurraren beharrak asetzeko egin beharreko zerbait, baizik eta ikasgela guztiaren metodologian eragingo duen zerbait.
     
      IRAKURKETA – IDAZKETA LANTZEKO 10 PROPOSAMEN

1.- Irakasleak eta ikasleak “erreleboka edo txandaka” irakurri.
2.- Ikasleak joko edo jolasaren bat asmatu eta ondoren beste ikasleei ezagutzera emateko, argibideak edo instrukzioak idatzi.
3.- Ikaslea futbol zalea bada, egunkarian edo interneten emaitzak bilatu eta irakurri.
4.- Akats ortografikoak daudenean: Gaizki idazten dituen hitzen fitxero bat osatu (kartulinazko karratuak moztu; alde batetik hitza ondo idatzita izan, bestetik hutsune batekin berak betetzeko) Hutsunea dagoen aldetik hartu eta gogoratu nola idazten den, paper batean idatzi, eta gero buelta eman ikusteko ondo dagoen ala ez.
5.- Irteera bat egin ikaslearen gustuko lekura, eta gero dossier edo memoria antzeko zerbait eskatu (idatzi, argazkiak txertatu…)
6.- Korreo elektronikoen bidez jendearekin (lagunak, familia-kideak) komunikatzeko proposatu.
7.- Ipuinak edo istorioak asma ditzala ikasleak, gero bera baino txikiagoak direnei (anai-arrebak, lehengusuak) irakurtzeko.
8.- Ikusitako pelikula baten laburpena egin.
9.- Diario bat idatzi (ordenagailuz zein eskuz) eta bilduma bat egin, bukaeran bere gustuko enkuadernazio polita emanez.
10.- Gustuko abestien letrak eman hutsuneekin, eta abestia entzuten duen bitartean, hutsuneak betetzen joan.
     Horrez gain, irakasle, logopeda eta HPB.etan adituek elkarrekin lan egin behar dute beste metodo esanguratsuak eskaintzeko. Horietako bat Jon Garrañok grabatutako eta 2011 urteko Premio Mirada Womad irabazi zuen bideoko Julio metodoa izan daiteke. Oso, oso jarduera interesgarria da irakurtzen eta idazten ikasteko eta Miren Eguiguren irakasleak (Julio metodoaren sortzailea) dioen bezala, agian eremu honetan ikasketak duten profesionalek atzera bitako zuten metodoa, baina, eta ikasleentzat eraginkorra bada? Hona hemen Julio metodoa: http://youtu.be/yShx31GR5uA
      GURASOENTZAT AHOLKUAK
      Gurasoen inplikazioa ezinbestekoa da irakaslearenarekin batera ikasle horren diagnostiko goiztiar bat egiteko. Gurasoak etxean sumatzen dituzten zailtasunak irakaslearekin konpartituko ditu eta irakasleak berdina egingo du gurasoekin. Idazketa-idazketa eremuko profesionalen laguntza ere ezinbestekoa izango da umeari ematen zaion laguntza ahalik eta goiztiarrena eta eraginkorrena izateko. Horren arabera, haurrari logopeda eta laguntza gelako irakasleetatik at etxean ere laguntza eskaini beharko zaio. Horretarako, ondorengo aholkuak planteatzen ditugu gurasoek erabiltzeko:
  • Arreta gehiago eman umearen esfortzuei, lortuko duen errendimenduari baino. Dislexiak segurtasunik eza handia sortzen dio umeari; horregatik da hain garrantzitsua umearen ahaleginak eta arrakasta txikiak onartzea eta baloratzea, bere konfidantza-maila gehitzeko.
  • Bere liburuak umearekin batera irakurri, irakurketa-prozesua abentura interesgarria egin gustukoa izan dadin.
  • Ariketa ugari eta errepikapen-saio asko eskaini. Umeak behin eta berriz aritu behar du gauzarik sinpleenekin bada ere.
  • Konparazioak alde batera utzi, bere anai-arreba eta lagunekin batez ere.
  • Inoiz ez utzi umea barregarri bere akatsengatik; ezta alfer edo baldartzat hartu (ez baitira); are gutxiago beste inoren aurrean.
  • Indartu eta sendotu bere autonomia pertsonala. Dislexikoak izateagatik ez dute gurasoen gehiegizko babesik behar.
  • Ez dramatizatu, ezta arazoa neurritik atera ere. Umea gurasoen angustiaz kutsa daiteke, alfer-alferrik kutsatu ere.

  • INFORMAZIO OSAGARRIA
  •  

     

No hay comentarios:

Publicar un comentario