ANIZTASUNAREN TRATAERA
“Desentrañar el mundo de los significados de la diversidad o de la diferencia y ver que se ha querido hacer de ellas, es un camino para desenmascarar prácticas, afinar objetivos, tomar conciencia y poder gobernar de manera más reflexiva los procesos de cambio….”
(Gimeno Sacristán; J. 1999 P. 67)
Gaur egungo eskoletan eta baita gizartean ere, aniztasuna arazo bat bailitzan bezala ikusten da. Oso ohikoa da etiketak jartzea haurrek dituzten zailtasunen arabera eta hortaz, beharrezkoa da onartzea gizabanako bakoitzak norbere ahulguneak eta indarguneak dituela. Hala nola, Ikasle baten aprendizaiaren zailtasunak ikusi ordez, bere gaitasunak zeintzuk diren ikusi behar dira eta gure irakaskuntzarako zailtasunak ezagutu.
Camps-ek dioen bezala:
"Ez da bakarrik denentzako eskola bat egitea,
baizik eta hauek denentzako beharrak asetzea
eta denek antzeko aukerak izatea."
Aniztasuna eguneroko gauza bat da, gizabanako bakoitzak gure egunerokotasunean osatzen duguna. Orainarte, irakaslearen esku-hartzea ikasle hori gela espezializatu batera bideratzea izan ohi da eta ez bere gela barruko hezkuntza integratua bideratzea. Gizartean bezalaxe, ikastetxetan ezaugarri askotako haurrak aurki ditzakegu. Hortaz, irakasleak ikasle bakoitza mundu bat dela kontuan hartu behar du eta bakoitzari behar duen laguntza eskaini behar dio. Izan ere, irakasleak norbere erosotasuna bilatzen badu eta "arazoa" beste bateri pasatzen badio ikaslea desberdina sentituko da eta beste ikasleengandik urruntzen hasiko da. Horrez gain, irakasleek etengabeko formazioa burutu behar dute eta ikastetxeak horretarako baliabideak eskaini behar dizkio. Gainera, orohar ikastetxeek oso baliabide urriak dituzte edota duten izaerak oztopoak baino ez dira haur hauen integrazioan. Esaterako, badira kasuak non ikasle batek jaiotzatik garunean arazoak izan dituena eta arreta mantentzeko zailtasunak eta arazo motoreak dituena; gelan ia 20 haur daude baina ez dute laguntza irakaslerik..
"Todos los sueños tiene sus contrasueños, pero muy a pesar de estos contrasueños, de lo único que estoy seguro es de que no es posible pensar en transformar algo sin un sueño, sin un proyecto, sin una utopía”
(López-Melero, M. 2004 P. 23)
Irakasle asko ikuspegi hori aldatzen saiatzen diren arren, zeharka beste begirada bat dute ikasle horiengan. Beraz, irakasleok kontziente izan behar gara inor ez dela perfektua, denok ditugula gure akatsak, denok garela ezberdinak eta azken emaitzaren ordez, prozesua bera dela garrantzitsua. Oraindik badaude ikastetxe edo irakasle batzuk ikasle hauek karga edo oztopo bezala ikusten dituztenak eta irakasleen aspirazio maximoa haur hauek klaseko martxa ez oztopatzea da.
Oro har, irakasleek gai honen inguruan daukaten informazioa oso urria da eta hori dela eta beharrezkoa da formazio goki eta sakona burutzea. Modu berean, ikastetxeak ere formatu beharra du zeren eta sarritan ikastetxearen izaera, antolamendua..dira ikasleen hezkuntza prozesuan trabak jartzen dituena.
EREDU INKLUSIBOA
Haurrek behar bereziak dituzten haur edota nagusiak naturaltasun osoz ikusi ohi dituzte. Hortaz, aniztasuna naturaltasunez azaldu behar zaie haurrei eta bata bestea hobeto ezagutzeko baliabideak eskaini behar zaizkie. Horretarako, berdinkideen arteko bazterketak saihestuko ditugu eta komunitatean denen arteko elkarlana eta kooperazioa egon behar da bizikidetza egokia bultzatzeko. Jolas, espazio, material edo gelako edozein antolatzeko moduekin egiten diren moldaketak denen mesederako egin behar dira eta ez egoera "berezi" horiekin haur "normalek" esperientzia berriak izaten dituztelako. Ondorioz, geletan gertatzen diren muturreko egoera hauek irudimena erabiltzera bultzatzen gaituzte eta horrela baliabide eta gai berritzaieak lantzeko aukera lortzen dugu.
"Las diferencias de las personas pueden ser entendidas y vividas como una riqueza o como una carga. Si esas diferencias se respetan y se comparten son un tesoro; si se utilizan para discriminar, excluir y dominar se convierten en una lacra" (Miguel Angel Santos Guerra):
Eskolako aniztasun aberatsa komunitate osoak baloratzeko, ikasle, irakasle eta gurasoen parte hartzea ezinbestekoa da: baliabide pertsonalak eta materialak horretarako egokitu behar dira, aniztasun horri arreta egoki bat eskainiz, errespetuz jokatuz…
HPB haurra gelan daukagunean irakasleari laguntza eskaintzea komeni da, haur horrekin irakasle aditu bat jarriz edota bigarren irakasle laguntzaile bat. Gainera, irakasle bi hauen arteko elkarlana ere aberasgarria izan daiteke ikasleentzat. Hala ere, bigarren irakaslearen laguntzaz gain, beste irakasleek erakutsitako teknikak, jarrera eta ikasleen kontzientziazioa oinarrizkoak dira HPB dituzten haurrei laguntzeko eta beraz beraiekiko ikuspegia normalizatzeko.
Aniztasuna bideratzeko beharrezkoa da curriculum bateratu edo komun bat izatea: integratzailea, askatasunezkoa eta demokratikoa, baloreekiko errespetuzkoa, ezberdintasun idealarekin koherentea... Proiektu integratzaile eta berdintzaileak bideratu behar dira, izan ere, ikerketa proiektuetan haurrak dira protagonistak eta gela osoaren parte hartzea eta taldelana bultzatzen dute: kooperazioa, komunikazioa, elkarrekiko errespetua, besteari entzuten jakitea, parte hartze aktiboa sustatzen du, malgua da espazioa, denbora... dagokionez, ebaluazio irekia bultzatzen du eta abar. Curriculumaren Egokitzapen Indibiuala (CEI) egitea beharrezko da haurren garapen integrala bermatzeko: http://irakasleentzakogida.wordpress.com/cei-eta-ikasgelako-plangintzak/
Komunitate handi bat osatu behar dugu, non, enpatiaz jantzitako haurrak eta elkarri laguntzeko prest dauden haurrak hezteaz gain guraso eta testuinguruko gazte eta zaharren arteko harreman estua bultzatu behar dugu. Hala nola, ondorengo bideo honetan egon daitekeen edozein gizabanakori gure afektua, laguntza eta baliabideak eskaini behar dizkiogu:
Komunitate handi bat osatu behar dugu, non, enpatiaz jantzitako haurrak eta elkarri laguntzeko prest dauden haurrak hezteaz gain guraso eta testuinguruko gazte eta zaharren arteko harreman estua bultzatu behar dugu. Hala nola, ondorengo bideo honetan egon daitekeen edozein gizabanakori gure afektua, laguntza eta baliabideak eskaini behar dizkiogu:
No hay comentarios:
Publicar un comentario