|
Garapen nahaste orokorraren ezaugarri nagusiak hiru dira: harremanetarako zailtasunak, komunikazio mailako nahasteak eta interes eta ekintza mugatuak, errepikakorrak eta estereotipoetan oinarrituak. Garapen nahaste orokorrak geneei egozte zaizkie eta komunikazio eta jardueren garapen arrunta oztopatzen du. Gaur egun, garapen nahaste orokorren kasuak biziki ugaritu dira.
TESTIGANTZA BAT:
“…. Alexen ikusmena oso zorrotza da (hiper-): airean flotatzen dauden partikula txikienak ikusteko gai da, alfonbran dauden pelusa zati txikienak. Honen ondorioz bere arreta, egin behar duen horretatik hurrundu egiten da. Argi dizdiratsuak gorroto
ditu eta argi fluoreszenteak buruko mina jartzen dio. Gauzak ez
dira errezak bere entzumena ere oso zorrotza baita. Aldameneko
gelan gertatzen dena entzuten du eta gertatzen ari denaren berri
ematen dit. Adibidez, aulki bat mugitzen ari denaren berri ematen
dit, ezabagoma bat erortzen denean, autobusa noiz ari den
iristen….”
Bogdashina, O. (2003)
“…. Alexen ikusmena oso zorrotza da (hiper-): airean flotatzen dauden partikula txikienak ikusteko gai da, alfonbran dauden pelusa zati txikienak. Honen ondorioz bere arreta, egin behar duen horretatik hurrundu egiten da. Argi dizdiratsuak gorroto
ditu eta argi fluoreszenteak buruko mina jartzen dio. Gauzak ez
dira errezak bere entzumena ere oso zorrotza baita. Aldameneko
gelan gertatzen dena entzuten du eta gertatzen ari denaren berri
ematen dit. Adibidez, aulki bat mugitzen ari denaren berri ematen
dit, ezabagoma bat erortzen denean, autobusa noiz ari den
iristen….”
Bogdashina, O. (2003)
Esaterako, haurrak autismoa daukan edo ez jarrerarengatik konturatuko gara eta adinaren eta esperientziaren arabera moldatzen edo aldatuz joango dira. Autismoaren hiru urterekin diagnostikatzen da, aldiz Asperger bost sei urte ingururekin agertzen da.
EZAUGARRIAK
Asperger izeneko autismo mota dutenek koefiziente intelektuala (CI) normalean, bataz bestekoa baino altuagoa dute. Autismoa dutenek beste edozein pertsonak dituen gaitasun berdinak izan ditzakete, baina bizitza normalean erabilgarriak ez diren gaitasun ere badituzte: adibidez, beraien herriko kotxe guztien marka, matrikula eta kolorea jakiteko gai dira. Psikomotrizitate baldarra dute normalean.
Autismoa dutenek sozializatzeko eta harremanak izateko zailtasunak dituzte. Gainera, beraien errutinatik irtetzen badira segurtaun falta izugarria dute eta beraz, hori ez gertatzeko egunaren planidikazioa egin behar da. Horrez gain, autismoa eta Asperger sindromea dutenek beste hainbat ezaugarri komun dituzte, esaterako, afektua, maitasuna eta abar adierazteko modua; ez dute adierazten gure modura eta hortaz interpretatzen ikasi behar dugu. Autismoa duten ume guztiek kontaktua saihestuko dute, ez baitzaie kontaktu zuzena gustatzen eta beraien espazioa behar dutelako.
Autismoa duten ume eta heldu askok komunikatzeko zailtasun ugari dituztenez gero, piktogramak eta beste hainbat komunikazio sistema erabiltzen dira. Egunerokotasunean burutu behar dituzten ekintzak agertzen dira, beraiek argi edukitzeko zer egin behar duten edota objektuak non dauden kokatuta jakin dezaten.
Hizkuntza aldetik, atzerapen bat dute honen garapenean zeren eta ulermenaren eta adierazpenaren aldetik zailtasunak edukitzen dituzte. Segurtasun falta dutenez gero, komunikazio ez berbalaren aldetik ere zailtasunak dituzte: emozioak ez dituzte azaleratzen(begiradarekin, keinuekin..), ez dute enpatiarik, ez dute beldurrik, bakarrik jolasten dute... Beraz, segurtasuna bultzatzeko estereotipetara jotzeko joera izaten dute: betiko keinu eta jarrera errepikakorrak baitira.
Autismoa dutenek sentsibilitate sentsoriala dute, hau da, hipersentsibilitatea edo hiposentsibilitatea izan dezakete. Hipersentsibilitatea bost zentzumenetako baten edo gehiagoren sentsibilitatea igotzeari deritzo eta alderantziz, hiposentsibilitatea.
Hauek dira beste autismo mota batzuk:
Rett sindromea:
Emakumeek paira dezakete soilik. Mutazio genetiko baten ondorioz sortzen da, hau da, sindrome hau arlo prenatalean eratzen da. Hala ere, umeak 4-5 urte bete arte ez da behin betiko diagnostikorik egiten. Urritasun degeneratiboa da; beraz, tratamendua jarri ezean gaixotasuna larriagotzen joango da egunez egun. Tratamenduak gaixotasunaren bilakaera moteltzea bakarrik eragin dezake, inoiz ez sendatzea. Ume hauek komunikatu eta harremanak izateko zailtasunak eta atzerapen psikomotorea izan ohi dituzte.
Desintegrazioa:
Bi urtetik aurrera ematen da eta lehen urteetan garapen arrunta izaten dute baina eskuratutako gaitasun gehienak galtzen dituzte. Urritasun horrek komunikazioan, garapen psikomotorean eta harreman sozialetan izaten dute eragina.
HEZKUNTZA ESKUHARTZEA
Irakasteko orduan argi izan behar dugu haur hauek entrenamendu bidez ikasten dutela, esaterako, ikusten dutena den bezalakoa ikusten dute eta ez diote logika bilatzen. Beraz beraiekin komunikatzeko orduan esan beharrekoak argi esan behar zaizkie esaldi luzeak eta konplexuak ekidinez eta mantso hitz eginez. Komunikazio-trebetasun eta estrategia ezberdinen garapena bultzatu behar da eta horretarako irakaslek elkarreragin sozialean garatzen lagunduko dio teknika eta baliabide ezberdinak frogatuz eta erabiliz. Haur hauek zentzumenekiko eta pertzepzioekiko sentsibilitate handia dutenez gero, (soinua, zarata, irudia, entzumena, ikusmena, ukimena…) lasaitasun mezuak adierazi behar dizkiegu eta beaien mezuak interpretau behar ditugu:
Behatu:
•Umearen interesak
•Laguntza hasteko puntua
•Elkarrekin ekintzak burutzeko modua
Itxoin:
•Erantzuteko denbora luzatu , gehiegi luzatu gabe (arreta eta interesa galtzeko arriskua.
•Gure usteak errebisatu eta erantzunak espero
Entzun:
•Egiten dituen soinuak, hitzak edo esaldiak. Zertarako? Esanahia emateko.
Irakasleak ikasleei gizarteratzen lagundu behar die ikasle autonomo eta konpetenteak bultzatuz. Horretarako, haurrek ikaskuntza prozesua ahalik eta gehien aurreratu dezaten ahalik eta aukera gehien eskaini behar zaizkie eta oztopoak ekidin behar dira. Irakasleak ikasleen gaitasunak edota trebetasunak indartzeko estrategiak bideratuko ditu: jarduera interesgarriak bideratuz, taldekatze egokiak eginez... Bat bateko aldaketek urduri jarten dienez gero komenigarria da errutina batzuk jarraitzea zeren eta ordenarik gabeko egoeretan agresibitatea edota inpultsibitatea azaleratzen dute. Hortaz, oso garrantzitsua da aurreplangintza bat burutzea eta ikasleari plangintzaren berri ematea. Aurretiaz aipatu bezala, komunikazio ez berbala lantzeko, begirada, keinuak, marrazkiak eta abar erabiltzeaz gain Piktogramak ere oso egokiak dira.
Familia oso garrantzitsua da haur hauen autonomia bulzatzerako orduan eta, beraz, eskolaren eta gurasoen arteko elkarlana funtzeskoa izango da kalitatezko hezkuntza integrala bermatzeko. Horrez gain, eskolak sistema inklusiboa bultzatu behar du, non, ikasle hauek baztertuta ez sentitzeaz gain, beraien ikaskideekin elkarlanean eta errespetuzko giro atseginean murgilduta egon behar dira.
Autismoa eta Asperger sindromea ebaluatzeko gida honen bitartez, sindromeen sintomak detektatzeaz gain haurren garapenaren nondik norakoak aztertzeko gida bat daukagu:
INFORMAZIO OSAGARRIA
KONTZEPTUALIZAZIOA
- 1N.A20eta20A.N.pdf Ver Descargar
- Sindorme de Angelman_ATTAM.pdf Ver Descargar
- Sindrome Asperger_Guia_Gobierno Vasco.pdf Ver Descargar
- Sindrome de Asperger_ATTEM.pdf Ver Descargar
- Sindrome de Rett_ATTAM.pdf Ver Descargar
- Una Visión del Autismo desde su Interior.Temple Grandin.doc Ver Descargar
- Descripción del autismo Ver
- El espectro autista y sus dimensiones. Riviere. Martos Ver
- “La teoría de la mente y sus alteraciones en el espectro autista” Ver
- Los trastornos del espectro autista Ver espektro autista: [8-26orr]
- Los trastornos Generales del Desarrollo. Una aproximación desde la práctica. vol.1 Junta de Andalucia Ver
HEZKUNTZA BEHARRAK
|
Web gune honetan sindrome bakoitzari buruzko informazio anitzez osatutako taula bat aurkituko duzue:
Autismoari buruzko erreportai bat:
Odorengo web guneak piktogramen mundu interesgarria lantzeko 3 aukera ematen ditu: ipuin bat piktogramen bidez irakurtzeko, piktogrametara hitzak nahiz esaldiak itzultzeko, eta soinu ezberdinak piktogramen bidez adierazteko. http://pictoaplicaciones.com/
ERAKUNDEAK
CREENA: Nafarroan dago eta hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleentzat laguntza eskaintzeko, zerbitzu espezializatuak dituzte.
GAUTENA: Gipuzkoan dagoen gurasoen elkartea da. Autismo nahasketak eta familien eta besteen laguntza behar duten beste ezintasun intelektualak dituzten pertsonen bizi kalitatea du helburu.
APNA: seme edo alaba autistak dituzten gurasoei laguntza eskaintzen dion elkartea da.
ASPAU: Valentzia mailan egiten du lan, 2008an sortu zen ume autistei hezteko eta haien gurasoei laguntza eskaintzako.
AVSR: Valentzian sortu zen baina penintsula osorako dago zuzenduta. 2005 urtean sortu zen Rett sindromea pairatzen duten umeen familiei laguntzeko. (Asociación Valenciana del Síndrome de Rett
C/ Sollana, nº 28 B - 46013 Valencia (Spain)
Tel: 963 740 333 - valenciana@rett.es)
FEDERACION ASPERGER ESPAÑA: 2005ean sortu zen Asperger sindromeari buruzko informazioa banatu, haien integraziorako laguntzak lortu eta haientzako kalitatezko hezkuntza bat aldarrikatzeko.
¿Cuál es el secreto?
Sentirse atraid@ por las diferencias
Tener una gran imaginación
Ser capaz de dar sin esperar nada a cambio
Estar dispuest@ a adaptar el estilo propio natural de comunicación e interacción social
Tener valor para ‘trabajar en el desierto’
No estar nunca satisfech@ con lo que sabe
Aceptar que cada pequeño progreso trae un nuevo problema
Tener extraordinarias capacidades analíticas y pedagógicas
Estar dispuest@ a trabajar en equipo
Ser humilde
Ser profesional
Sentirse atraid@ por las diferencias
Tener una gran imaginación
Ser capaz de dar sin esperar nada a cambio
Estar dispuest@ a adaptar el estilo propio natural de comunicación e interacción social
Tener valor para ‘trabajar en el desierto’
No estar nunca satisfech@ con lo que sabe
Aceptar que cada pequeño progreso trae un nuevo problema
Tener extraordinarias capacidades analíticas y pedagógicas
Estar dispuest@ a trabajar en equipo
Ser humilde
Ser profesional
Tamarit, 2002, AETAPIk antolatutako kongresuan “El Profesionalde AETAPI: Nuevos Retos..., Nuevos Roles”, T. Peeters eta R. Jordan-en [1999 ] aipatuz
No hay comentarios:
Publicar un comentario