Kaixo:
Ongi etorri blog honetara. Huheziko ikasleak gara eta blog honetan Hezkuntza Premia Bereziei (HPB) buruzko informazioa emateaz gain, hauei nola erantzun azalduko dugu. Gaur egun, oraindik orain, HPBen inguruan informazio eta sentsibilzazio falta handia dago. Ondorioz, gurasoek eta irakasleok HPBei buruzko informazioa biltzeaz gain jendearengan sentzibilizazioa bultzatu behar dugu gizarte inklusibo bat lortzeko aburuz.
Blog honetan ondorengo hezkuntza premia berezi motak azalduko ditugu: irakurketa-idazketa zailtasunak, arreta gabezia, ikusmen urritasuna, entzumen urritasuna, motore urritasuna, adimen urritasuna, arrisku soziala, garapen nahaste orokorrak eta gaindotasuna. Horretarako, HPB mota bakoitzarei dagokionez, atal hauek hartuko ditugu kontutan: definizioa, ezaugarriak, hezkuntza esku-hartzea eta informazio osagarria. Horrez gain, amaieran blog honetan bildu dugun informazio guztiaren bibliografía aurkituko duzue landu ditugun atal beretan banatuta.